Hil egin da Artzentalesen zauritutako langilea
Apirilaren 25ean Artzentaleseko El Peso mendian baso lanetan ari zela zuhaitz batek kolpatu zuen 22 urteko gaztea hil egin da. Honek asteazkenetik ospitaleratua zegoen, egoera larrian. Sindikatuek gogora ekarri dutenez, gaztea Forestal Bejarano e Hijo SL enpresako behargina zen eta bi hilabete baino ez zeramatzan basogintzan. Orain arte bildutako datuen arabera, moztutako pinuetako bat trabatuta geratu zen, eta askatzeko makinak erabiltzean, langileak kolpea jaso zuen.
Gertakari hauek kontuan izanda 5 langile hil dira Bizkaian eta 23 Euskal Herrian 2024 urtean zehar.