Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean
Cerio Ensilados enpresako langilea zen hildako lizarratarra. 51 urteko garraiolaria zuhaitz bat gainera etorri eta gero izan du istripua, Ejea de los Caballerosen (Aragoi). Aurten hil den zortzigarren garraiolaria da eta sindikatuek, lan istripuz, “gero eta garraiolari gehiago” hiltzen direla salatu dute, sektorean nagusi den prekaritatearen ondorioz.
Gertakari hauek kontuan hartuta Euskal Herriko 23 langile hil dira 2024 urtearen zehar.