lahaine.org
Euskal Herria :: 19/01/2024

Hiru langile hil dira azken hiru egunetan eta zortzi urtea hasi zenetik

La Haine - Euskal Herria
Gaur Urizaharrean hil da langile bat, harrobian, ostegunean langile bat andomio batetik erortzean hil zen Errenterian eta astehazkenean garraiolari batek zirkulazio istripua izan zuen Cadreitan.

Gaur, urtarrilaren 19an, Arabako suhiltzaileek jakinarazi dute langile bat hil dela Urizaharren, Santutis harrobian konkretuki, lan istripu batean eta istripuaren arrazoiak oraindik ez dira jakinarazi.

Ostegunean, Errenterian, langile bat lau solairuko altueratik erori eta bertan hil zen. Langilea Proteclan enpresan egiten zuen lan, eta segurtasun-sareak jartzen zituen.

Astehazkenean, lanean kamioia gidatzen zihoan garraiolari bat izan zen zendutakoa. N-121 errepidean gertatu zen ezbeharra, Cadreita parean. Egun horretan elkarren kontrako noranzkoan zihoazen zisterna kamioi batek eta garabi kamioi batek aurrez aurre jo zuten, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla medio. Istripuan, hil egin zen garabi ibilgailua gidatzen zuen gizonezkoa, 59 urte zuena. Bestalde zisterna kamioiaren gidariak zauriak egin zituen.

Hau kontuan izanda, 8 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal