Ibarrako Voith Hydro enpresako langile bat hil da makina batek harrapatuta
Joan den asteazkenean Ibarrako (Gipuzkoa) Voith Hydro enpresako 56 urteko langile bat Rubiako (Galizia) zentral hidroelektrikoan hil zen. Behargina makina batean harrapatuta hil zen, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten. Hildako behargina izatez portugaldarra zen.
Tokiko hedabideek azaldu dutenez, lan-istripua 12:30 baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, dirudienez, hildako behargina zentral hidroelektrikoko ekipoetan mantentze-lanak egiten ari zen ezbeharra gertatu zenean. Itxura guztien arabera, hildakoa turbinetako batean ari zen lanean, baina litekeena da turbina martxan jarri izana. Hau kontuan izanda hamargarren biktima da 2024aren hasieratik, eta hirugarren heriotza industria sektorean, makinen harrapaketek edo kolpeek eraginda.