lahaine.org
Euskal Herria :: 29/11/2023

Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuen 2013an

Jokin Sagarzazu
Frogatutzat eman dute urtegietatik ura kentzen aritu zela «inolako justifikaziorik gabe» eta honi esker konpainiak 21,2 milioi euro baino gehiago irabazi zituen.

Iberdrolaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan,  bere azken txostenean berretsi du konpainia elektrikoak «justifikaziorik gabe» garestitu zuela argindarra 2013an. Azaldu du «manipulazio» hori ezin dela justifikatu negu hartako euri eskasiarekin.

Udan zehar, zentral hidroelektrikoak hornitzen dituzten urtegietatik ura kentzen aritu zen enpresa, «inolako justifikaziorik gabe». Kasuan inplikatutako hiru arroetako —Ebro, Sil eta Tajo— ur erreserbak 2012ko aldi berean baino handiagoak ziren, eta 2011koak halako bi. «Oso urte lehorra izatea espero zen, baina ez zitzaien axola; ura kendu egin zuten, eta hori zuzendaritzaren erabakia izan zen; onurak lehenetsi zituen».

Honekin konpainiak 21,2 milioi euro baino gehiago irabazi zituen. Hasieran, 84,9 milioiko isuna eskatu zuen Iberdrolarentzat, baina, 2015ean araudian egindako aldaketa baten ondorioz, 5,4 milioi eurora gutxitu du.

Iberdrola Generacion eta orduko lau zuzendari daude auzipetuta: Angel Chiarri, Gregorio Relaño, Jose Luis Rapun eta Javier Paradinas. Oraindik ere ardura postuak dituzte enpresaren barruan.

Instrukzio fasea 2015ean hasi zen, eta 2017an Guardia Zibilak eta Polizia Judizialak Iberdrolaren Bilboko eta Madrilgo egoitzak miatu zituen: bertan aurkitutako dokumentu batzuk irakurri ostean ondorioztatu zuten enpresak bilera informal batzuetan jartzen zituela zentral hidroelektrikoetan ekoiztutako argindarraren prezioak.

Fiskaltzak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an (berria.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal