lahaine.org
Euskal Herria, Medio Oriente :: 27/05/2024

Israelgo estatuak 35.948 palestinar erail ditu urriaren 7tik, horien %71 haurrak eta emakumeak

Agentziak/La Haine
Bestalde, Palestinar Erresitentziak, zortzi lehergailu jaurti ditu Israel erdialdera, Tel Avivera tartean.

Estatu sionistak 35.948 palestinar hil ditu, horien % 71 haurrak eta emakumeak, eta 80.643 zauritu dituzte, urriaren 7tik. Gainera, Gazako agintariek esan dute kopuru horietan ez dituztela kontuan hartu hondakinen artean desagertuta dauden 10.000 pertsonak. Gainera, Israelek egindako erasoek 81 pertsona hil eta 223 zauritu dituzte azken 24 orduetan, Gazako Osasun Ministerioak atzo igandean, argitaratutako informazioaren arabera. Wafa albiste agentzia palestinarrak airez jasotako azken eraso horiek salatu ditu. Bien bitartean, Israelek Gaza iparraldea suntsitzen jarraitzen du, zibilei ere eraso eginez. "Hegazkin batek lehergailuak jaurti ditu etxebizitza baten aurka Nuseirat errefuxiatuentzako eremuan, Gazako Zerrendaren erdialdean, eta beste batek bertan dauden zenbait etxebizitza izan ditu helburu", gaineratu du Wafak. Honen aurrean, Palestinar Erresitentziak Rafahtik zortzi lehergailu bota dituzte gaur Israel erdialdera, Tel Avivera tartean. Lau hilabete zeramaten Israelen aurkako airez erasorik egin gabe.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal