lahaine.org
Euskal Herria :: 10/05/2024

Karmelo ikastetxeko langileek hiru egun greba egin dituzte ikastetxearen itxieraren aurka

Andrea Bosch
“Ikastetxearen itxieraren atzean negozio urbanistiko bat egon daitekeela” salatu dute eta hiru greba egun gehiago deitu dituzte maiatzaren 14, 15 eta 16an.

Atzo, Donostian, manifestazioa egin zuten Scientia Karmelo ikastetxeko langileek eta hirugarren greba egunean, udalaren erantzukizuna aldarrikatu zuten, “ikastetxearen itxieraren atzean negozio urbanistiko bat egon daitekeela” salatuz. Datorren astean beste hiru greba egun deitu dituzte maiatzaren 14, 15 eta 16an.

Sciencia School enpresak Karmelo itunpeko ikastetxea —eraikina barne— erosi zuen 2019. urtean eta egun, 42 langileek jakinarazi zaie ikastetxea itxiko duela. Langileek “horren atzean daude interes inmobiliarioak” egon daitezkeela uste dute, eta horren aurrean, “udalaren erantzukizuna eta esku hartzea” eskatu dute.

Astearteko eta asteazkeneko greba egunetan Hezkuntza Sailari eta Patronalari eskatu zioten moduan, ostegunekoan Donostiako Udalari bilera eskaera egin zieten manifestariek. Atzoko manifestazioarekin langileek amaiera eman diote aste honetarako deitutako mobilizazioei, eta hurrengo astean, beste hiru greba egun egingo dituzte, eta Lakuara eramango dute protesta. Horretarako, 10:30ean elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Hezkuntza Sailaren erantzukizuna azpimarratzeko asmoz.

Udalaren erantzukizuna aldarrikatu dute Karmelo ikastetxeko langileek hirugarren greba egunean : Irutxuloko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal