Kutxabank Taldeak eta Laboral Kutxak 53,4% eta 68,8% handitu dituzte bere irabaziak 2023 urtean.
Kutxabank Taldeak 250,2 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi du 2023ko lehen seihilekoa, 2022ko hilabete berean baino %53,4 gehiago. Bestalde, Laboral Kutxak 109,7 milioiko irabazi garbia izan du, iaz baino %68,8 gehiago. Honi gehitu behar zaio Kutxabank Taldeak (BBK, Kutxa eta Vital) 330,5 milioi euroko irabazi garbiak izan zituela 2022an, 2021ean baino %52,7 gehiago.
Bestalde, langileriaren kasuan kontrako joera dago, izan ere, ELGAk soldata-fiskalitateari buruz egindako azken txostenak ondorioztatzen du prezioen igoerak %5,3ko atzerakada eragin zuela langileen soldata errealetan 2022an. Erosteko ahalmenaren bilakaera 2017-2022 aldian erakusten du industria dela kaltetuena, %6,3ko erosteko ahalmenaren galerarekin, honi jarraituz %4,4koa eraikuntzan eta %1,4koa zerbitzuetan. Azken bost urteetan industriako soldatetan izandako erosteko ahalmenaren galera hileko 125 euro ingurukoa izan da edo 1.504 eurokoa urtero. Bestalde, eraikuntzan ia 74 euro galdu dira hilean edo 885 euro urtean; zerbitzuetan, berriz, ia 24 euro hilean eta 285 euro urtean.
KPI-aren igoera aztertzen badugu desberdintasun asko daude produktuen artean, nahiz eta igoera orokorra % 8,4 izan 2022an, produktu batzuetan askoz handiagoa izan zen, adibidez elektrizitatea %35,6 hazi zen 2021ean, eta oliba-olioa %26,1 2022an.