lahaine.org
Euskal Herria :: 21/09/2023

Langile bat hil da Fiteron

La Haine - Euskal Herria
78 urte zituen eta Fiteroko nekazaritza koperatiba lanean ari zela altuera haundi batetik erori egin da.

78 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Fiteroko Nekazaritza Kooperatiban izandako lan-istripu batean. 12: 00etan eman diote gertakariaren berri, gizonak erorikoa izan ostean, merkantzia deskargatzen ari zela. Hildakoa herri berekoa da.

Nekazaria herriko kooperatiban mahatsaren deskarga ikusten ari zen. Antza denez, 3 metroko altuerako horma batetik atoia deskargatzen ari zen. Luku guztiak erori ez direnez, gizona pala batekin atoia jotzen saiatu da maniobran laguntzeko, une horretan desorekatu egin da eta erori egin da zegoen lekutik.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal