Langile bat hil da Olaztin
Altsasuko 32 urteko gizon bat hil zen atzo eguerdian Olaztiko (Nafarroa) Cementos Portland enpresan izandako lan-istripuan. 13:47etan gertatu zen ezbeharra, eta jakinarazi dutenez litekeena da zerbaitek behargina harrapatu izana.
Dagoeneko 15 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Euskal Herrian, horietako sei Nafarroan. Ildo horretan, EAEan baja eragin duten 4059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo urtarrilean, hau da, %29,6ko igoera izan da iazko hilabete beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin.