Euskal Herria :: 09/01/2024
Langile bat hil da Santurtzin, gidatzen ari zen kamioiak su hartu ostean
Urte honetan hiltzen den lehen langilea da, Euskal Herrian.
Gaur 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean. Kamioi gidari bat zendu da goizean N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen zisterna kamioiak su hartu ostean. Dirudienez, kamioia errepidetik atera da, eta bazter babesa jotzean su hartu du ibilgailuak. Gasolinaz beteta zegoen, eta horrek sute handia piztu du. Ondorioz, Santurtziko Portuko sarrera itxi behar izan dute.