Langile bat hil da Trapagaranen izandako lan istripu batean
Langile bat hil zen atzo arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Gertakariak 19:24an izan zuten lekuko, ordu horretan, langilea enpresa baten atean harrapatuta geratu zen, Ugarte industriagunean, eta suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu baziren ere, ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Hau atzo gertatu zen bigarren lan-istripu larria da; izan ere, kamioi gidari bat zendu zen goizean baita ere (Langile bat hil da Santurtzin, gidatzen ari zen kamioiak su hartu ostean (lahaine.org)).