Langile bat oso larri zauritu da Artzentaleseko mendi batean
Asteazken honetan 22 urteko baso-sektoreko langile batek lan-istripu oso larria izan zuen Artzentaleseko (Bizkaia) El Peso mendian lanean ari zela.
Sindikatuek salatu dutenez, behargin gazteak bi hilabete baino ez zeramatzan lanean, eta lehen datuen arabera, istripua goizean gertatu zen, antza denez, Forestal Bejarano e Hijo SL enpresako langilea, moztutako pinu batek jo zuenean. Dirudienez, lanean ari zirela moztutako pinuetako bat trabatuta geratu eta, askatzeko makinak erabiliz, zuhaitzak langilea jo zuen.