Langile bat zauritu egin da Getxon, obrako materiala gainera erorita
Astehazkenean, 11.20etan, Getxoko Tomás Urquijo kaleko 6. zenbakian dagoen eraikin bateko obretan, izan zuen lekuko lan istripua. Jakinarazi dutenez langile bat zauritu zen eraikin bateko fatxadan jarritako aldamio batean lanean ari zela, obrako materiala gainera erorita, lauza txiki bat, antza. Langilearengana eskala baten bidez iritsi ondoren, biktima immobilizatu egin zuten, eta, ondoren, anbulantzian eraman zuten Gurutzetako ospitalera, zauriak artatzeko.