Lanuzteak iragarri dira Gasteizko La Vitoriana okindegian soldata duinen alde
Atzo arratsaldean, Gasteizko La Vitoriana lantegiko 50 langilek baino gehiagok, ESK eta ELA sindikatuek lagunduta, elkarretaratzea egin zuten taldearen denda baten aurrean, soldata eta lan-baldintza duinak aldarrikatzeko.
Elkarretaratzean, gainera, urtarrilaren 2tik Sera txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak iragarri zituzten, gatazka konponduko duen akordio bat lortzeko presioa areagotuz.
Langileak planto egin dute pairatzen ari den prekarietate-egoeraren aurrean eta negoziazio-mahaitik altxatu den enpresa baten jarreraren aurrean, langileen aldarrikapenak entzun gabe.
Gasteizko jendarteak ondo ezagutzen du azken urteotan La Vitorianako produktuen prezioetan izan diren igoera konstanteak, igoera horiek, aldiz, ez dira egin lantegiko langileen soldatetan. Sektoreko hitzarmen kolektiboak 2017az geroztik iraungita laude okindegien hitzarmenaren kasuan, eta 2018az geroztik gozotegien kasuan, eta, orduz geroztik, gaur egun KPIren igoera %l7tik gorakoa izanik, enpresak soldatak %6 igo ditu soilik, eta soldata horiek, askotan, ozta-ozta gainditzen dute lanbide arteko gutxieneko soldatan ezarritakoa.
Azken urteetan izandako erosteko ahalmenaren galera konpentsatuko duen soldata-igoera baten eskaeraren aurrean, enpresaren erantzuna %5,25eko igoera planteatzea izan da 2024rako, 2018az geroztik plantillari erosteko ahalmenaren %6 inguru galtzea planteatuz eta soldata-igoerarik ezaren ondoriozko zorra aitortu gabe.
Horrez gain, urtean 1.760 ordu inguruko lanaldia jaistea, ordaindutako baimenak hobetzea eta lanbide-kategoriak benetan egindako lanari egokitzea eskatzen da.
Enpresak langileen batzarrari eman dion erantzuna, bere proposamenari uko egin ondoren, negoziazioa haustea eta langileak beldurtzen saiatzea izan da, azken batzarrera joan ondoren langile bat bat-batean kaleratuz, eta ez da bidegabeko kaleratze bakarra izan plantillak bere lan-baldintza prekarioak hobetzeko antolatzea erabaki zuenetik.
Beraz, hori konpontzen ez bada, datorren astean, urtarrilaren 2tik Sera, txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egingo dira, eta herritarrei La Vitoriana enpresa-sarea nolakoa den jakinarazten jarraituko dugu.