lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 01/04/2024

Larunbatean hainbat pertsona Gasteizko etxe batera sartu ondoren ertzaintzak beraien kontra jo zuen

Berria/La Haine
Indar errepresiboek hainbat pertsona zauritu zituzten eta hauetako bat atxilotuta eraman zuten.

«Emantzipatzeko ezintasunaren aurka», manifestazioa egin zuen atzo Gazte Koordinadora Sozialistak Gasteizen. Amaieran, esan zuten «ahalik eta gazte gehienen kontzientzia politikoa piztu eta etxebizitza unibertsalaren aldeko indarrak batu» behar direla, eta egoera larria dela: «Baina larria langileriarentzako, ez etxebizitzaren auzitik negozioa egiten dutenentzako; horiek dira gazteon emantzipazio ezintasunaren errudun nagusiak». 

Amaitutakoan, zenbait gazte hiriko Alde Zaharreko etxebizitza huts batera sartu ziren.

Handik eskegi zituzten «politikarien promesa faltsuen aurrean, emantzipatzeko eskubidea borrokatu» zioten pare bat pankarta, eta adierazi zuten, etxebizitza negozio iturri den bitartean, hauteskunde kanpainan egiten diren «promesa faltsuek» ez dutela balio.

Ertzaintzak gauean jo zuen etxebizitzaren kanpoaldean elkartutakoen aurka: borra kolpeka saiatu ziren atarian zeudenak sakabanatzen, eta haiei babesa ematera gerturatutakoen kontra ere oldartu ziren hainbat pertsona zaurituz eta gazte bat atxilotuz.

(Irudia:Gedar)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal