lahaine.org
Euskal Herria :: 20/02/2024

Lau adingabe dituen familia bat etxegabetuko dute Txantrean

La Haine - Euskal Herria
Haritu elkarlaguntza sarea eta Jai Toki salatu dutenez Iruñeako Udalak ez die alternatiba duinik eskaini.

Haritu elkarlaguntza sarea eta Jai Toki jakinarazi dutenez Otsailaren 22an lau adingabe dituen familia bat etxegabetuko dute Txantrean, etxebizitzan 11 urte eman ondoren, eta hauek salatu dutenez  Iruñeko familia langile hori kanporatua izango da inolako etxebizitza alternatibarik gabe. Etxejabeek bideratutako etxegabetze prozesua ostegunean amaituko da familiaren kaleratzearekin.

Familia osoak 1500 euroko soldatarekin egiten du aurrera hilero. Hala eta guztiz ere, Iruñeko Udalekon Etxebizitza Bulegoak 6 kideentzako hotel logela bakarra besterik ez du eskaini; denboraldi zehaztugaberako, sukalderik gabe eta adingabeek eskolatzea normaltasunez jarraitzeko aukerarik gabe, Udal etxebizitzen zerbitzuarekin izandako bileran familiari alokairu merkatuan etxebizitza edota logela bat bilatzeko iradokizuna egin zitzaion, kontuan hartu gabe zein egoeratan aurkitzen den gaur egun alokairuaren merkatua hirian egoera latzean utziz.

Etxetik kanporatzeko prozesuak iraun duen bi urte hauetan kideak aurkitu dituen etxejabeek ez diote etxebizitzarik alokatu nahi izan familia ugaria izateagatik, soldata bakarra izateagatik edota atzerritar jatorrikoak izateagatik. Era berean Apirilean, lau seme-alaba dituen beste familia bat bere etxebizitzatik kanporatua izango dela Arrosadian jakinarazi du Harituk.

Elkarlaguntza sareak salatu duenez jabetza pribatuaren zentraltasunak eta etxebizitzaren bermatze kolektiboaren faltak berdintasun ezaberagiten dute. Ebxebizitzak ezin du errentagarritasun logikaren araberakoa izan. Jabeen interes pribatuak ezin dira etxebizitzaren auziaren erdigunean egon; maizterrenak, berriz, bai. Hori dela eta, etxebizitza eskuratzeko moduen birmoldaketa integrala eta familiarentzako etxebizitza alternatiba duina eskatu dute, bai eta etxegabetze guztiak geldiaraztea ere.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal