Lau pertsona epaituko dituzte CNTk Gestion y Eventos Lazaro-rekin izandako lan gatzazkaren harira
Abenduaren 18an epaituko dituzte eta sindikatu anarkosindikalista jakinarazi duenez, inputatutako 4 pertsona horietatik, bat Iruñeko CNTko militante bat da, eta sindikatuaren ordezkari gisa epaitzen da. Beste bi pertsona Alesbesko Ezkerreko Talde Independenteko kide dira, kaleratutako langileari elkartasuna adierazi ziotenak, eta laugarren inputatua Alesbesko igerilekuetako langile ohi bat da, gatazka hasi aurretik kaleratua izan zena, baina kaleratutako langilearen salaketetan islatzen zela ikusita sare sozialetan babesa adierazi zuen.
Sindikatuak salatu duenez "ekintza zuzenean eta klase autoantolaketan oinarritutako borroka sindikalaren eredua epaitzen da, azken urteotan justizia burgesaren bidez etengabeko erasoak jasaten ari den eredu sindikala" eta baita ere adierazi du "Gure herri askotan, langile klasea atomizatuta eta desantolatuta dago botere ekonomikoa eta eragin politiko eta soziala duten enpresarien aurrean, eta horrek zigorgabe sentiarazten ditu. Horrela, praktika ustiatzaileak publikoki seinalatuz gero, errepresaliak izateko arriskua dago". Hala ere tinko mantenduko direla jakinarazi dute "CNTtik badakigu beharrezkoa dela antolaketa anarko-sindikalistaren eredua gure herrietako langileen artean zabaltzea, eta ez dugu atzera egingo ezein enpresabururen amorruaren aurrean" esanez.