lahaine.org
Euskal Herria :: 26/11/2023

Michelin enpresak 150 langile kaleratuko ditu Gasteizen eta 26 gehiago Lasarten

La Haine - Euskal Herria
Gainera 890 langilei lanaldia murriztuko diete seguraski.

Azaroaren 24an jakinarazi zuen Michelin enpresak guztira 176 langile kaleratuko zituela Gasteizko eta Lasarteko lantegietatik. Kaleratze hauek justifikatzeko eskaeren "beheranzko bolumena" eta gehiegizko ekoizpen orokorra dutela adierazi dute. Era berean ez dela hartuko duten neurri bakarra izango jakinarazi dute. Izan ere, Zuzendaritzak adierazi duenez Gasteizko fabrikako 650 langileren ordutegiak moldatuko dituzte ekoizpen eskaeraren arabera eta neurri bera ezarriko dute Lasarteko 240 langilentzat, lanaldiaren murrizketak suposatuko duena.

Urtean zehar lan gatazka ugari egon dira langileen eta enpresarien artean, izan ere, ekainean langileek 4 egunetan egin zuten greba lan hitzarmen berriaren negoziazioen harira. Horrekin batera lantokien arteko batzordea uztea erabaki zuten, estatu espainoleko beste enpresetan adostutako akordioekin bat ez etortzeagatik. Oraingoan ere langileek eta sindikatuek beraien haserrea adierazi dute erabaki honen inguruan. Salatu dutenez, erabaki horren berri izan aurretik komunikabideetara filtratu zitzaion informazioa eta argi utzi dute langileak ez daudela soberan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal