lahaine.org
Euskal Herria :: 11/11/2018

Mozolomenditxik ez dira pasako!

Mozolomendi

Mozolomendi

Bost urte pasa dira herritar bat aterpe barik geratzeko arriskuan eon, eta egoera gordin horren aurrian, Mozolomendi okupa gendunetik. Hutsik euazan etxiak bizija hartu dabe ordundik. Okupazino egun haretatik, 15 lagun baino gehijaok topa dau aterpia eraikin honetan, eta gaur egun be 7 lagun bizi gara. Etxebizitza eskubidien aldarrikapena praktikara eruan dogu; autogestino eta elkarlanian, hilda euan espazijo bat bihar izan daben guztijari zabalduz, eta etorkizunian be horretan jarraitzeko asmua daukau.

Gaur hamen batu gara, zoritxarrez barriro be ikusi ahal dogulako hainbat urtetako aldarrikapenen fruituak zein gitxi balijo daben honek aurrera eruteko borondate politikorik ez badago. Etxebizitza eskubidiari buruz gabiz bai, eta salatzen doguna Lekitxoko desjabetuok, lekitxarron parte handijenak, berau praktikan edo martxan ikusteko daukon ezintxasuna da. Etxebizitza eskubidiak ez dau ezetarako be balijo papelian geratzen bada eta ez badago berau beteteko borondate eta gaitxasun politikorik.

Beste behin be, Udalaren ekintza mafioso, autoritario eta kapitalistak salatu biharrian gagoz:

Mozolomendiko eraikinen bigarren pisuko eskumako etxian, EPAko eskolak emoten diraz. Eukezen ikasketa eskaeren neurrijak ganez einda eta leku faltia dala-ta, Udalari leku egokijago bat eskatu eutsen aspaldi EPAko arduradunak. Baina antza, momentu honetan, aitzaki hau baliatuta, Udalak aukera ezin hobia ikusi dau euren kontrolpetik kanpo bixi garinori golpe edar bat emoteko.

Udalak EPAk erabiltxen daben espazijua handitzeko aitzakijaaz Mozolomenditxik bi bixilagun kaleratu nahi ditxu. Etxe kaleratze hau, modu ezin irregularrauan ein nahi dabe ganera, hainbeste aldarrikatzen daben euren legia be urratuz. Izan be, aipatutako bi bizilagunon oso hurbileko kontaktuak presiona dabez, txantajiak eta bestelako metodo zikinak tarteko, kalera bialtzen ahalegintzeko.

Holan, inor entera barik, eta EPAko arduradunakin ezin hobeto geratuta, Udalak irabazten urtengo leuko, ganera langilion oinarrizko bi eskubide alkarren aurka egongo balira modura irudikatuz: etxebizitza eskubidia eta ikasteko eskubidia. Lekitxon dagon ikasteko beharrizan bateri erantzuteko ezinbestekua ixango balitz modura gutako bi etxetik kaleratzia.

Argi itxi nahi dogu jokaldi honeaz ez dabela lortuko oinarrizko eskubide bi honen defentsia zatitzia. Ganera, ez dogu uste inundik inora ezinbestekua danik bi pertsona etxetik kaleratzia bertan ikasgelak eitxeko. Izan be, badakigu oinarrizko hezkuntza zerbitzu hau emoteko Lekitton badagola egokijauak dizen beste espazijo batzuk erabiltzeko aukeria. Inungo zalantza izpirik barik, egiten dagozena ilegala da.

Hau gitxi balitz, barriro be euren legia urratuz, Udalak oztopatu egiten dau herritxar orok bizi dan etxian erroldatuta egoteko daukon eskubidia. Izan be, Mozolomendin bizi garinotako batzuk Udaletxian padroi eskaria egin dogunetan, atzera bota dau. Seguru badakijela euren legien kontra doiala egiten dagozena, baina bardin jake.

Laburbilduz, honen guztijen aurrian, argi itxi nahi dou gure jarreria zein dan:

• Inundik inora ez dogu onartuko etxe kaleratzerik, ezta padroien ukapenik be.
• Eraso eta oztopuen ganetik, etxebizitza eskubidia defendatzen eta proiektu errealakin praktikara eruten segiduko dogu.
• Mozolomendiko etxietan erroldatzeko eskubidia erreal bihurtzia exigitzen dogu.
• Horrez gain, duintasunez ikasteko eskubidien eta EPAri baldintza egokijak bermatzien aldarrija be geure eitxen dogu.

Gaur azaldu doun kasu honetan nahiz langile klaseko jentiak gure egunerokuan bizi doguzen zapalkuntzen aurrian, ezinbestekua izango da elkartasun sare praktikuak sortzia, erasuetatik alkar babesteko, zapalkuntza egoeren aurrian alkar babesteko, zein bizi forma barrijak eraikitxen juteko.

Erasuen aurrian, Lekittoko langiliok zutik!
Mozolomenditxik ez dira pasako!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal