Nafarroako turismo-ostatuak %12,8 haunditu ziren 2023an
Nafarroan, 2023an, turismo-ostatuen eskaintza %12,8 handitu zen, batez ere apartamentu turistikoen hazkundearen ondorioz; izan ere, 2022ko abenduarekin alderatuta, 146 unitatetan handitu da eskaintza. Ostatuen eskaintza osoa 286 unitatetan hazi da, Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera.
2023an turismo-ostatuek eskainitako plazak %7,3 gehitu dira aurreko urtearen aldean, 3.007 plaza gehiago. Batez ere apartamentu turistikoen plazak gehitu dira, 1.045 plaza gehiago (%45,8).
Kanpinak dira plaza gehien eskaintzen dituzten ostatuak (14.444), ondoren hotelak (8.214) eta landa-etxeak (4.661).
Nafarroako ipar-mendebaldeko eta Pirinioetako zonak nabarmentzen dira landa-ostatuen, landetxeen, etxebizitzen eta landa-turismoko apartamentuen eskaintzagatik; horietan 4.161 plaza eskaintzen dira guztira.
Ekialdeko Nafarroa Ertainean eta Lizarraldean landetxeak eta apartamentu turistikoak dira nagusi, 1.230 plazako eskaintzarekin. Udalerri handienak dituzten eremuetan apartamentu turistikoak dira nagusi, baina plaza-eskaintza handiena hoteletan dago. Iruñerrian, ostatuen %59,2 turismo-apartamentuak dira, baina plazen %51,5 hoteletan daude. Tuteran, ostatuen %62,2 apartamentu turistikoak dira, eta plazen % 46,6 hoteletan daude.