Ondarroan arrantzale bat hilik agertu da
Larunbatean, azaroak 10, arrantzale bat hilda topatu zuten uretan, Ondarrutik urbil. Galizako Corvo itsasontziak hainbat egun zeramatzan Ondarroako portuan. Itsasontzia atrakatuta zegoelarik, arrantzaleak bertan bizitzen egon dira beraien atseden egunetan eta 66 urteko arrantzalea, itsasontzitik lehorrera atera eta sartze horietako batean uretara erori zen. Ez zen izan hainbat ordu beranduago bere hilotza uretan topatu zutela. Sindikatuek adierazi dutenez Osalanek eta Lan Ikuskaritzak ez dute lan-heriotzatzat jo gertatutakoa, behargina atseden egunetan zegoela argudiatuta.
Honek Euskal Herrian lan istripuz zendutako 47. langilea da, 2023 urtearen zehar.