lahaine.org
Euskal Herria :: 08/05/2024

Preso bat hil da Basauriko espetxean

Ion Orzaiz
Ostiralean topatu zuten gorpua eta Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman ez izana txarretsi du Salhaketak.

Iragan ostiralean, preso bat hilik topatu zuten Basauriko espetxean. Naiz.eus atariaren arabera, presoa espetxeko erizaindegian zegoen, eta suizidioaren aurkako protokoloa ezarria zioten, bere buruaz beste egiten saiatu baitzen behin baino gehiagotan. 08:00etan topatu zuten hilotz, «gaindosi baten» zantzuekin.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak Berriari adierazi dio orain autopsia egiten ari zaizkiola gorpuari, baina ez dutela atzeman indarkeria zantzurik. Hala ere, orain arte ez dute auziaren gaineko informaziorik argitaratu, «ez baititugu publiko egiten halako gertakari deitoragarriak». «Hildakoaren eta haren hurbilekoen intimitatea gordetzeko beharra» ere aipatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak.

Jokabide «ilun eta opaku» hori txarretsi du Salhaketa elkarteak: «Auzia oso larria da», adierazi du elkarteko kide den Cesar Manzanosek. «Sinestezina iruditzen zaigu halako kasu baten gaineko informazio publikorik ez ematea, eta, are, gertatutakoa estaltzen saiatzea». Eusko Jaurlaritzak, berriz, argudiatu du «ostiralean bertan» eman ziela heriotzaren berri bai presoaren senideei, bai Eusko Legebiltzarreko talde politikoei, «honen moduko gertaera larri batean beti egiten dugun bezala».

Salhaketak elkarretaratzea antolatuko du datozen egunetarako, eta elkartasuna adierazi die hildako presoaren senideei eta lagunei: «Saiatuko gara ahal den neurrian laguntzen, gurekin harremanetan jartzen badira, baina, oraingoz, apenas dugun gertatuaren gaineko informaziorik».

Duela bi urte Eusko Jaurlaritzak espetxe politikaren eskuduntza bere gain hartu zuenetik sei preso hil dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan.

https://www.berria.eus/euskal-herria/preso-bat-hil-da-basauriko-espetxean_2124761_102.html?utm_source=Twitter&utm_medium=Sare_sozialak_CM

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal