Santader eta Sabadell banketxeak irabaziak haunditu dituzte urteko lehen seihilekoan
Santander banketxeak 6.059 milioi euroko irabazi garbia izan du 2024ko urtarriletik ekainera, hau da, % 15,6ko igoera izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Diru-sarrera gordinak 31.050 milioi eurokoak izan dira urtarrila eta ekaina artean (iaz baino % 10 gehiago).
Banco Sabadell jakitera eman du 791 milioi euroko irabaziak izan dituela urteko lehen seihilekoan, iaz ordu berean baino % 40,03 gehiago. Hauek izan dituzten inoizko irabazi handienak dira. Datuokin, Sabadellek dibenduak % 21 handituko dituela iragarri du: orotara, 2.900 milioi euro banatuko dituzt 2025ean, hasieran iragarritakoa baino 500 milioi gehiago.