Servi Okupa, desokupazio enpresa, etxegabetze bat egiten saiatu dela salatu dute Ibarrekolandan
Servi Okupa desokupazio enpresa Ibarrekolanda auzoan, Bilbon, etxegatze bat egiten saiatu dela salatu dute bizilagunek, astearte eguerdian. Eraikineko bizilagunek enpresako langileen jokera bortitzaren berri eman dute, eta itzuliko direla ere adierazi dute.
Celestino Maria del Arenal Plazako 14. atariko bizilagunek jakinarazi dutenez, Servi Okupa enpresako langileek jarrera bortitza erakutsi dute uneoro.
Izan ere, azaldu duten arabera, argia moztu dute, izeka aritu dira, bizilagunen sartu-irtenak kontrolatu eta oztopatu dituzte, besteak beste.
Elkartasuna
Nahiz eta desokupazio enpresako kideek alde egin duten, itzuliko direlaren mehatxua jaso dute bizilagunek.
Horregatik, Kranba konpartsak eta AZET Etxebizitza Sindikatuak elkartasun deia zabaldu dute bizilagunen artean. Horrekin batera, hurrengo egunetan egon daitezkeen deialdietara adi egoteko eskatu dute.