lahaine.org
Euskal Herria :: 14/12/2023

Tubacex-eko grebaren harira epaitutako hiru gazteetatik bi absolbitu egin dituzte

Aitor Aspuru Saez
Hirugarren akusatuak, ordea, urtebeteko espetxe zigorra jaso du lata huts bat botatzeagatik ertzain bati, nahiz eta inori ez zion eman, agenteek eurek aitortu zuten moduan.

Astelehenean izan zen 2021eko martxoaren 25ean Tubacex enpresako Saratxoko lantegiko sarreran izandako istiluen ondoriozko epaiketa. Horretan, akusatuetako batek urtebeteko zigorra -sei hilabeteko desordena publikoengatik eta 6 hilabetekoa atentatuagatik- adostu zuen fiskaltzarekin eta beste bat absolbitua izan zen, fiskaltzak berak bertan utzi baitzituen akusazioak. Hirugarren gazte bat epaiaren zain geratu zen, 36 hilabeteko espetxe zigorra ezarri ahal baitzioten, 18 hilabete desordena publikoengatik eta beste horrenbeste agintaritzaren kontrako atentatuagatik. Edonola ere, gaur goizean jaso du epailearen erabakia: bi akusazioetan absolbitu dute.

Gazteak poztasunez hartu du albistea, hasieratik argudiatu baitzuen bere aurkako akusazioak muntaia poliziala zirela. Epaiketa amaituta, bere kontakizuna zein bere lagunarena egia zirela frogatu dute. Izan ere, absolbitutako beste gaztearen kontrako zigor eskaerak bertan behera geratu ziren, begien bistakoa baitzen polizia inputatutako pertsona (barrikadari gasolina bota ziona) beste herritar bat izan zela, eta ez akusatuen aulkian zegoena.

Gazteak poztasunez hartu du albistea, hasieratik argudiatu baitzuen bere aurkako akusazioak muntaia poliziala zirela.

Hirugarren akusatuak, ordea, urtebeteko espetxe zigorra onartu zuen fiskaltzarekin, aitortuta freskagarri lata huts bat bota ziola ertzain bati, nahiz eta inori ez zion eman, agenteek eurek aitortu zuten moduan.

Epailearen argudioak absoluziorako

Beatriz Eva Roman Gobernado epaileak argudio luzeak azaldu ditu epaian bere erabakia justifikatzeko. Hasteko, ez ditu zalantzan jarri ertzainen adierazpenak; baina, bere ustez, istiluen testuinguru beragatik, uste du erratuak egon daitezkela, mobilizazioetan parte hartu zuen jendeak oso antzeko janzkera eta muxukoak baitzituen.

Iritzi hori indartu zuen soilik lau ertzainek identifikatzea gaztea (14k deklaratu zuten guztira) eta poliziek ez izatea gai ezer zehazteko bere ezaugarri fisikoei, arropari edo jaurtitako objektuei buruz (noiz edota zer bota ote zituen).

Horrez gain, epailearen ustez, epaiketan erabilitako bideo grabaketa ez da froga bat. Hau da, ez zuten grabatu behin istiluak gertatuta, baizik eta aurretik egin zutela "bada ez bada". Horrela onartu zuen 25.039 agenteak, nahiz eta besteek kontrakoa esan. Gainera, grabaketan bertan entzuten zaio ertzain bati esaten: "que se jodan, voy a grabarlos". "Horrek ez du asko esaten agenteen jarrera inpartzial eta objektiboari buruz", adierazi du epaileak.

"Que se jodan, voy a grabarlos" esan zuen ertzain batek akusatuak grabatzean, istiluak gertatu baino lehen.

Horrez gain, Beatriz Eva Roman Gobernadok azpimarratzen du ez dagoela argi zein prozesu erabili duen Ertzaintzak akusatua identifikatzeko. Izan ere, deklarazio kontraesankorrak egin zituzten agenteek eta arropa ez zen nahikoa bere identitatea eskuratzeko. Hori gutxi balitz, epailearentzat ez dago argi benetan agenteek banaka identifikatu zuten akusatua edo taldeka adostu zuten.

Hemen, aipatzekoa da akusatuak aspaldi adierazi ziola Aiaraldea Komunikabideari identifikazio hori ez zuela Ertzaintzak egin, baizik eta Amurrioko Udaltzaingoak, berak dakienagatik. Baldintza horiek guztiak aintzat hartuta, Beatriz Eva Roman epailearen aburuz, ertzainen deklarazioak ez dira froga nahikoak gaztearen errugabetasun eskubidea zalantzan jartzeko.

Akusazio oso larriak, bertan behera

Espetxean inor sartuko ez bada ere, nabarmendu beharra dago epaitutako hiru gazteek oso akusazio larriei egin dietela aurre. Hain zuzen, Ertzaintzak leporatzen zien talde antolatua osatzea, Tubacexeko greban istiluak sortzeko helburuarekin. Halaber, gazteek salatu zuten Amurrioko Udaltzaingoak lagundu ziola Ertzaintzari kontakizun hori gauzatzen. Gauzak horrela, lau urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorrak zeuden euren aurka. Azkenean, guztia poliziaren asmakizuna izan dela frogatu dute.

Gogoratu beharra dago fiskaltzaren akusazioek bat egiten zutela Ertzaintzak egindako kontakizunarekin eta, nolabait, gatazken ardura hirugarren alde baten gainean utzi nahi izan zutela (hau da, langileak ez ziren gazte batzuengan).

Grebaren ondoriozko zigorrak epaitegietan

Guztira, 7 pertsona egon dira auziperatuta 236 egunez luzatu zen lan-gatazkaren ondorioz. Lehena (Aintzane Mendia amurrioarra) absolbitu egin zuten.

Bigarrenari eta hirugarrenari seina hilabeteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten, baina biek jarri dute helegitea. Hori bai, bigarrenaren errekurtsoa ez dute onartu eta uko egin dio Auzitegi Gorenera jotzeari, urte gehiagotan ez luzatzearren prozesua -gogoratu beharra dago bitartean baldintzapeko askatasunean dagoela eta auzia argitu arte horrela jarraituko lukela hainbat urtez-. Laugarrenak, aldiz, akordioa lortu zuen, lau hilabeteko kartzela zigorra eta 4.980 euroko isuna onartuta.

Absolbitu dute Tubacexeko grebari lotutako istiluengatik akusatutako hirugarren gaztea ere - Aiaraldea - Aiaraldea.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal