lahaine.org
Euskal Herria :: 13/12/2023

Tuterako la Serna industriagunean garraiolari bat azaldu da hilik bere kamioan

La Haine - Euskal Herria
55 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian 2023an dagoeneko.

Atzo goizean Tuterako la Serna industriagunean beste garraiolari bat azaldu da hilik bere kamioan. Honekin garraiolarien artean bederatzi langile galdu dute bizitza urte honetan. Ikerketak zabaldu duenaren arabera, istripu ez traumatikoa izan da heriotza eragin diona, ohikoa izaten den bezala, izan ere garraiolarien artean, 2022an, lan heriotzen %75 izan ziren “ez traumatikoak”.

Lan heriotza hau kontuan izanda 55 langilek galdu dute bizitza Euskal Herrian 2023an zehar.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal