lahaine.org
Euskal Herria :: 08/02/2024

Tuvisako langileek greba mugagabea hasiko dute larunbatetik aurrera Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Langileak 2023ko abendutik ari dira borrokan lan-baldintza duinen alde.

Hiriko autobusetako langileen mobilizazioak 2023ko abenduan hasi ziren Gasteizen. Urtarrilaren erdian, Batzordeak lanuzte partzialak bertan behera uztea eta greba mugagabea otsailaren 10era aurreratzea erabaki zuen, hasiera batean martxoaren 3rako iragarrita zegoena. Denbora horretan, langileek hainbat manifestazio eta auto-karabana egin dituzte beren aldarrikapenak ikusarazteko. Mobilizazio horien bidez, langileak autobusen galera saihesten, pandemiaz geroztik galdu direnak berreskuratzen eta lan-baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko beharrezkoak direnak ezartzen saiatzen dira, baita pribatizazioak atzera botatzea eta benetako lanaldiaren erregistro bat ezartzea ere.

Osteguneko bileraran, enpresa-batzordeak "immobilismoa" egotzi dio Udalari, hitzordura ustezko proposamen berri bat eramateagatik.Udalak aurkeztutako proposamena, aurretik aurkeztutakoaren antzekoa da, eta langileen %90ek baztertu zuen batzarrean.

Batzordearen iritziz, "ez da aurrerapauso esanguratsurik eman lan-gatazka konpontzeko”. “Ez dugu ulertzen greba orokor mugagabe batetik 48 ordura Udalak fitxarik ez mugitzeko jokoan jarraitzea ", kritikatu dute langileek, hori dela eta, batzordeak "behingoz gatazka konpontzeko lanean hasteko" eskatu dio Udalari.

Gaur manifestazio bat burutuko dute arratsaldeko 17:00etan hasiko dena Adriano VI kalean:

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal