lahaine.org
Euskal Herria :: 10/01/2013

Urtarrilak 12 denok Bilbora Amnistiaren alde!!

Kimetz

Azken 50 urteotan Euskal Herrian izan den borroka gatazkaren adierazpenaren emaitza izan da, euskal gatazka historiaren irudia izanda. Euskal Herri Langileak askatasun nazionalaren eta sozialaren alde eginiko borrokari gogor erantzun diote Espainiako eta Frantziako Estatu burgesek: tortura, erailketa, errepresioa eta kartzela eguneroko ogi bihurtzen, gatazka gero eta gehiago gogortuz. Horregatik, kartzela eta erbestea borrokalari askoren ondorioa bilakatu da, eta noski, gaur egun egoera ez da aldatu, kartzelak bete beteta daude eta gainera gatazka ez da gainditu, oraindik ere zapalkuntza nazionala eta soziala mantentzen da.

Ohikoa denez urtarrilaren 12an, preso politikoen aldeko manifestaziora deitu gaituzte. Manifestazioak “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak, Euskal Herrira” lema eramango du. Ikus daitekeen moduan, lema honekin alde batera uzten da “preso politikoen” baldintza, eta honek, zalantza barik giza eskubideen defentsa abstraktuan eta orokorrean egitera darama. Demokrazia, bakea eta giza eskubideak bezalako termino abstraktuek ez dute inondik inora borroka iraultzailea indartzen eta are gutxiago gure herriak aurrera eraman behar izan duen borroka ulertzera laguntzen.

Gaur egun giza eskubideen lema denon ahotan dagoela dirudi. Baina tamalez; zapaltzaileak eta zapalduak, borroka iraultzailea, preso politikoak eta nola ez, AMNISTIA bezalako kontzeptuak alde batera uzten dira.

AMNISTIA baztertzea eta alde batera uztea, argi eta garbi, preso politikoen izaera, askatasunaren aldeko borrokalarien kemena, konponbide kolektiboa eta, noski, mende erdi luzeko borroka tinkoa eta nekaezina ukatzea da.

Honako hau da, 1977. urtean “Enbata” aldizkarian ETA(m)k AMNISTIAren inguruan egiten duen analisia:

“Hemos explicado repetidamente lo que para nosotros significa el término amnistía. Significa el reconocimiento por el Gobierno de que el franquismo ha sido un régimen criminal y que los presos y exiliados son hombres que han luchado por la justicia y la libertad de Euskadi.

Para que la amnistía sea tal, en Euskadi son precisas tres condiciones:

1º La libertad de todos los presos políticos y el derecho de todos los exiliados a retornar a sus hogares.

2º La promulgación de una normativa jurídica democrática que impida que nadie pueda volver a ser encarcelado por su actividad política.

3º La disolución de la Guardia Civil, Policía Armada y Cuerpo General de Policía y su sustitución por cuerpos de defensa ciudadana dependientes únicamente de un Gobierno Vasco como único modo de terminar con la actividad de los grupos antidemocráticos y proteger la vida de los presos y exiliados una vez en sus hogares y de posibilitar una convivencia pacífica.”

Hau izan da Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak bere historia luzean burutu duen ikuspegi argia eta zentzuduna preso politiko eta errefuxiatuen konponbidearen aurrean, hau da, AMNISTIAren aurrean. Horregatik, nabaria da transatlantikoari emandako 180 graduko biraketa, zapalduen borroka zapaltzaileen errepresioaz parekatuz eta presoek egindako borroka justua ukatuz.

Horregatik KIMETZek, Euskal Herriko Erakunde Komunistak, konplexu barik AMNISTIAren aldeko oihuekin isiltasuna apurtzeko urtarrilaren 12ko manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaltzen du.

Ez dugu izaterik aske haiek gabe, haiekin askatuko baikara gu ere.

Herri dena abian hego eta ipar, gaur borroka dugu eta garaipena bihar.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal