lahaine.org
Euskal Herria :: 06/06/2024

Vianako Mondelez fabrikako langileek greba mugagabea egingo dute, ekainaren 10tik aurrera

La Haine - Euskal Herria
Enpresak irabazi handiak lortu izan dituen arren, ez dago hitzarmen berri bat negoziatzeko prest.

Mondelez gaileta fabrikako langileak, Vianan (Nafarroa), atzo eguerdian mobilizatu ziren hitzarmen justu bat eskatzeko. Kontzentrazio hori ekainaren 10ean hasiko den greba mugagabearen atarikoa izan da, zeinaren bidez lortu nahi baititutze soldata igoerak, antzinatasuna berreskuratzea eta lanaldia murriztea. Konzentrazioan enpresak irabazi handiak lortu izan dituela aurreko urteetan, eta irabazi horiek ekarri beharko luketeela langileen soldatak nabarmen igotzea salatu dute. Hala ere, enpresak, bortz hilabete eta hamar negoziazio bilera egin ondoren, mugitu gabe jarraitzen du. Beraz, Mondelez Vianako langileek, batzarretan bildu eta gero, borroka ziklo bat abiatuko dutela adierazi dute; atzo kontzentrazio baten bidez eta astelehenetik aurrera greba mugagabe baten bidez. Eskaera nagusiak hurrengo hauek dira: KPIri loturiko soldata igoera, aparteko orduei bertaratze eta puntualtasun plusa eranstea, antzinatasunagatik soldata igotzea, urteko lanaldia 3 egunetan murriztea eta erretiro partziala.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal